Migranteei eta errefuxiatuei laguntzeko hainbat erakunde daude. Aurreko sarreran errefuxiatuei laguntzeko proposatu  den proiektu bati buruzko informazioa eman dizuet, eta orain inmigranteak laguntzen dituen erakunde bati buruzko informazio pixkat emango dizuet. Erakunde honek "ADSIS" dauka izena.

ADSIS:

Nortzuk dira? 
Orain dela 50 urte eratutako erakundea dira, irabaz asmorik gabekoa, non beraien helburua da ahalik eta sozietate solidario, inklusibo eta justuena lortzea. Hurbiltasunetik eta akonpainamendutik lan egiten dugu, pertsona ahulenekin konprometiturik gaude, beraien bizi proiektuak garatu ahal ditzaten.

Urtero 22.000 pertsona baino gehigo zaintzen dituzte 8 ekintza sozial programaren bitartez, Espainiako estatuaren 12 probintzietan. Beraien garapen eta bidezko merkataritzarako lankidetza programek 150.000 pertsona baino gehiago babesten dituzte Latinoamerikako 3 herrialdetan.

Gizarte inklusibo bat eratu nahi dute, non pertsona guztiek eskubide eta betebehar berdinak dituzten. 
Era berdinean laguntzen dituzte bertakoak eta etorkinak, baina etorkinentzat arreta-programa berezi bat dute, programaren oinarria arreta juridikoa, laguntza soziolinguistikoa eta lanean sartzeko laguntzean datza.

Horrez gain, adingabe eta nerabe etorkinak gizarteratzeko proiektuak dituzte, hezkuntzan eta lanean lagunduz beraien sormena eta sozializazioa sustatzen dituen ingurugiro batean.
Alt 
Honekin besterik gabe datorren asterarte!!!

Comentarios

Entradas populares de este blog