Kaixo guztioi,  aurreko astean eman nizuen mugimendu migratorioen definizoa eta errefuxiatu eta migrantearen arteko desberdintasunak. Gaur munduko migrazio mugimendu ezberdinei buruzko informazioa emango dizuet!!

MUNDUKO MIGRAZIO MUGIMENDUAK:

Migranteek sorterria usten dute bizi modu hobea lortzeko eta bizimodu garatuagoa. Atzerrira joatea erabakitzen dute, komunikabideek estatu aberatsetako ongizatearen eta segurtasunaren berri ematen dietelako edo gerren, gatazka armatuen eta diktadura-gobernuen mende daudelako. 2005ean, 190 milioi lagunek emigratu zuten kanpoko herrialdeetara.


Emigratzaile gehienek Asiako, Afrikako eta Latinoamerikako herrialde pobreetatik egiten dute alde, (beheko argazkiak argiago ikus dezakezue).Alde egiten dute gehienbat herrialde garatuetara adib: Estatu Batuak, europara ia osora, Australiara...Horietako asko errefuxiatuak dira, hau da, bere bizitza arriskuan dutelako usten dute beraien lurraldea. Toki batzuetan, herrialde garatuetan batez ere, aberastasun-desberdintasunak zeharo nabarmenak dira. Adibide argiak Estatu Batuak eta Mexiko eta Magreb eta Europako hegoaldea.


Emigrazio gehienak pertsona gazteak izaten direnez, jatorrizko herrialdeetako biztanleriaren batez besteko adinak gora egiten du. Herrialde hartzaileetako biztanleriaren batez besteko adina, gaztetu egiten da inmigrazioari esker, eta lanpostu hutsak betetzen dute (hau da bertako gendeak ez duen nai lanpostuak).


Bestalde, inmigratzaileek dirua bidaltzen dute jatorrizko herrialdera, etxekoak mantentzeko. Diru horri esker, garatzeko eta modernizatzeko aukerak sortzen dira herrialdean.
Besterik gabe datorren asterarte!!!!

Resultado de imagen de movimientos migratorios en el mundo



Comentarios

Entradas populares de este blog