Errefuxiatuen harrerarako babes komunitarioa sustatzeko Eusko Jaurlaritzaren proiektua



Kaixo arratsalde on guztioi! Gaur azaroak 29, osteguna notizi eta irratian entzun dudan albiste batetaz arituko natzaizue, oso interesgarri iruditzen bait zaidalako.

Kontua da Eusko jaurlaritzak errefuxiatuen harrerarako babes komunitarioa sustatzeko proiektua  berriro ere babestu duela nazioartean, euskal gizarte zibileko udalerri eta erakunde laguntzaileekin batera. 

Hirugarren herrialde batean dauden errefuxiatuen premiak geroz eta handiagoak dira eta babes komunitarioaren programa honek aukera handia dakar euskal gizarteak beren herrialdeetako gatazkatik eta jazarpenetik ihesean dabiltzanei laguntza emateko eta elkartasuna adierazteko dituen nahiak bideratzeko.

Azken urteotan, Eusko Jaurlaritzak konpromezu handia erakutsi du nazioarteko babesa eskatzen duten errefuxiatuekin. Pertsona horiek hartzeko eta integratzeko prozesuak kuantitatiboki eta kualitatiboki hobetu ahal izateko bide berriei heltzeko asmoa ere erakutsi dute. Duela urtebetetik hona, zentzu horretan esperientzia pilotua ezartzen ari da 7 euskal udalerrietan. Honen helburua da harrerako eta integrazioko mekanismoak hobetzea eta, horretarako, udalek, foru aldundiek, Eusko jaurlaritzak eta gizarte erakundeak egin dezaketen ekintzak sendotzea.


ERREFUXIATUAK BABESTEKO EKIMEN GLOBALA (GLOBAL REFUGEE SPONSORSHIP (ingeleraz)-GRSI) , buruzko oinarrizko informazioa: ITURRIA. ACNUR.

Resultado de imagen de global refugee sponsorship initiative (grsi)

Hau, Kanadako gobernuak babes komunitarioa bultzatzen duen ekimena da, programa horien bidez, gizabanakoen talde edo erakundeak zuzenean inplika daitezke errefuxiatuen birkokatzean eta, horretarako, heldu berri diren errefuxiatuei finantza-laguntza, emozionala eta integraziokoa emateko konpromisio hartzen dute, herrialde eta erkidego berrian inklusio hobea izateko. Ekimen honen helburuak honako hauek dira:

  1. Errefuxiatuen birkokatze globala areagotzea eta hobetzea, honetarako herritarrek, komunitateek eta enpresek konpromisoa hartu behar dute.
  2.  Heldu berriei hartzen dieten Erkidego lokalak indartzea.
  3. Errefuxiatu eta heldu berriei buruzko diskurtsoa hobetzea.
Espero dut azaldutakoa interesgarri iruditu izana!! Besterik gabe, eskerrik asko. 

Comentarios

Entradas populares de este blog