Kaixo, lehenik eta behin egokiena iruditzen zait nire burua eta landuko dudan gaia aurkeztea. Enara Iturbe naiz, 26 urteko Arrasatearra. Aurten Lan harreman eta Giza baliabideen gradua ikasten hasi naiz. Gradu honen barruan hainbat ikasgai desberdin ditugu, adibidez ikasgai honetan (Zuzenbide zibila) blog hau egiteko bidali digu irakasleak lauhile honetarako eta astero post bat publikatu behar dugu. Nik landuko dudan gaia Migrazioa izango da. Oso gai interesgarria iruditzen zait, horregatik aukeratu dut, naiz eta ez jakin asko gai honi buruz. Bai internet bidez eta aldizkarien bidez joango naiz informazio berriak publikatzen, ze migrazio mota dauden, non dagoen migrazio tasarik altuena, noiz kontsideratzen duten ilegalak direla...baina batez ere zuzenbideari dagokionez jakitzea inmigranteok ze baldintzak bete behar dituzten. Gertatutako hainbat kasuen egoerak erabiliko ditut laguntza eta adibide gisa. Argazki bat utziko dizuet. Besterik gabe datorren asterarte...
Entradas populares de este blog
Kaixo blogeroak , gaur nere lanari amaiera emango diot. Esan beharra daukat oso lan sakon eta interesgarria izan dela, 4 hilabete honetan zehar migrazioari buruz asko ikasi dudala eta berri askorena enteratu naizela. Orokorrean uste dut migrazio eta errefuxiatuen kasuak geroz eta egoera kaxkarragoan daudela eta geroz eta garrantzi gutxiago ematen zaiela, naiz eta eskerrak oraindik badauden ONG eta borondatezko pertsonak. Pena merezi izan du migrazioari buruzko lan hau egikaritzea. Esan beharra daukat inoiz ez nuela blog bat ikutu ere egin eta lan honi esker bloga erabiltzen ikasi dudala besteak beste. Eskerrik asko blog hau irakurri duzuen denori!! Besterik gabe, agur bat eta ondo segii!!
Kaixo guztioi!! Gaurkoan ere beste fundazio interesgarri bat erakutsiko dizuet non gizarte bazterkerietatik babesten dituzten pertsona guztiak. Accem irabazi asmorik gabeko erakundea da estatu mailan, eta beraien helburua da gizarte bazterkeri egoeran aurkitzen diren pertsonen oinarrizko eskubideak, laguntza eta babesa defendatzea. Babesgune eta migrazio arazoetan espezializatzen dira eta petsonen eskubide, betebeharrak eta aukerak berdintzen saiatzen dira beraien erliji, iritzi edo gizarte-taldea kontuan izan gabe. Fundazio honek pertsona guztien bazterkerietan hartzen dute parte baina batez ere inmigrazio eta errefuxiatuetan. Munduan gaur egun 68.5 miloi errefuxiatu inguru daude, gerra, indarkeria eta jazarpenak direla medio beraien bizilekutik atera behar izan dutenak. Oso datu kezkagarriak bait dira. Aceem-i esker, arreta pertsonalizatua eskaintzen diegu errefuxiatuei, arreta juridikoarekin hasten dira, gero akojitu egiten diete ongi etorri bat egine...
Comentarios
Publicar un comentario